Talde aurkezpena

viernes, 30 de mayo de 2008

Ordenagailuak irakaskuntzan

Duela urte gutxiko gauza da Internet, baina momentu honetan izugarrizko garrantzia du, gehienbat ikasleen bizitzan. Informazioaren Gizarteak teknologia berriak arlo guztietan ezartzeko plana egin du, gizarte osora zabaltzeko helburuarekin, baina beraiek diotenez, ikastetxeak oraindik "konektatu gabe" daude.

Aipatzen dutenez, kausarik garrantzitsuenak bi dira: dirua eta irakasleen prestakuntza. Ordenagailuen prezioa nahiko altua da eta ikastetxe askok ezin dute erosi behar dituzten ordenagailuak. Gutxienez, ordenagailu bat behar da bi ikaslerentzat eta hau, ikastetxe askorentzat, izugarrizko aurrekontua da. Irakasleen ezagupen eza ere beste faktore bat da.

Irakasle askorentzat nahiko zaila izaten da ordenagailuak nola erabiltzen diren ikastea, prozesu horrek denbora asko behar duelakoz eta askotan ez dagoelako denborarik horrelako gauzak egiteko.
Arazo hauek saihesteko hainbat konponbide daude. Gobernuek, udaletxeak… diru laguntzak eman behar lituzkete honako gai honen-tzat, ordenagailuek ikasleen prestakuntzan izugarrizko garrantzia dutelako.

Bestetik azken urte hauetan ikastaro asko antolatzen ari dira irakasleentzat. Ez dira ikastaro oso luzeak (hamar egunetakoak) eta ordutegi egokiak jartzen dituzte irakasleentzat. Modu honetan denetarik pixka bat ikasten dute (word, excel, power point, internet…). Beraiek ikasi guri irakasteko.

http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/05/22/sociedad/nafarroa/d22naf16.1255333.php

Informe semanal: Teruel

Ariño, Terueleko herri txiki bat de eta gaur egun herri honetako eskola batean, informazio eta komunikazioaren teknologia berrien aplikazioa jarri dute martxan. Koadernoak alde batera utzi eta ikasketak tablet eta arbela digitalen bitartez egiten dituzte.

Bideoan agertzen den irakasle baten esanetan,herri txikietan, hiri handietan baino arrakasta gehiago izan omen dute teknologia hauek. Irakasleak metodo honetan ere etengabeko berriztapenak behar ditu, klaseak prestatzeko ez baititu gida libururik. Berak bilatu beharko ditu baliabide guzti hauek, noski soporte digitalean.

Hasiera batean gurasoen partetik kexka eta beldur ugari egon ziren. Izan ere ez zuten proiektu berri hau ezagutzen eta haien umeak honen bitartez zerbait ikasiko ote zutenaren beldur ziren.

Proiektu berri honi esker ikasleak oso motibatuak egoten dira ikasteko orduan.Edukiak erraztasun gehiagorekin barneratzen dituzte, ikusiz, jolastuz...

lunes, 19 de mayo de 2008

Aurkezpenak

Gaur, Maiatzak 19, ikasle guztiak unitate didaktikoen aurkezpenak aurkeztu ditugu. Gaiak, hauexek izan dira: Hezurrak, Unibertsoa eta Amerika

lunes, 28 de abril de 2008

Apirilak 28

Gaur, klaseari hasiera emateko, IKT irakaskuntzan irakasten izeneko bideotxo bat ikusi dugu eta gero Curriculunean TB nola eratu hizketan ibili gara.

Saio praktikoan power pointa nola egiten den azaldu digu Josunek

lunes, 21 de abril de 2008

Apirilak 21

Gaur, saio teorikoan, Teruelen dagoen Ariño eskolari buruzko bideotxo bat ikusi dugu. Bideo honetan IKT aplikazioa LH agertzen da. Gero hizketan ibili gara bideo honi buruz.

Saio praktikoan, Feed-ak itsatsi egin ditugu gure bloggean. Berriako eguneroko albisteak eta eguraldia ere sartu dut. Taldeka egin beharreko lan bati buruzko azalpenak eman dizkigu.

lunes, 14 de abril de 2008

Apirilak 14

Alde teorikoan, teknologia berriak hezkuntzan duten eraginekin jarraitu dugu. Horrekin batera P. Marqués-en ideiak aztertu ditugu
Alde praktikoan, you tube-tik, bideotxo bat aukeratu eta gure bloggean sartu dugu. Bideoa, blogga-ari buruzkoa izan da.

Bideoa sartzeko aproba

Gaur, apirilak 14, astelehena, bideo bat sartuko dut nire bloggean.



Espero dut zuen gustokoa izatea.