Talde aurkezpena

viernes, 30 de mayo de 2008

Informe semanal: Teruel

Ariño, Terueleko herri txiki bat de eta gaur egun herri honetako eskola batean, informazio eta komunikazioaren teknologia berrien aplikazioa jarri dute martxan. Koadernoak alde batera utzi eta ikasketak tablet eta arbela digitalen bitartez egiten dituzte.

Bideoan agertzen den irakasle baten esanetan,herri txikietan, hiri handietan baino arrakasta gehiago izan omen dute teknologia hauek. Irakasleak metodo honetan ere etengabeko berriztapenak behar ditu, klaseak prestatzeko ez baititu gida libururik. Berak bilatu beharko ditu baliabide guzti hauek, noski soporte digitalean.

Hasiera batean gurasoen partetik kexka eta beldur ugari egon ziren. Izan ere ez zuten proiektu berri hau ezagutzen eta haien umeak honen bitartez zerbait ikasiko ote zutenaren beldur ziren.

Proiektu berri honi esker ikasleak oso motibatuak egoten dira ikasteko orduan.Edukiak erraztasun gehiagorekin barneratzen dituzte, ikusiz, jolastuz...

No hay comentarios: