Talde aurkezpena

viernes, 30 de mayo de 2008

Ordenagailuak irakaskuntzan

Duela urte gutxiko gauza da Internet, baina momentu honetan izugarrizko garrantzia du, gehienbat ikasleen bizitzan. Informazioaren Gizarteak teknologia berriak arlo guztietan ezartzeko plana egin du, gizarte osora zabaltzeko helburuarekin, baina beraiek diotenez, ikastetxeak oraindik "konektatu gabe" daude.

Aipatzen dutenez, kausarik garrantzitsuenak bi dira: dirua eta irakasleen prestakuntza. Ordenagailuen prezioa nahiko altua da eta ikastetxe askok ezin dute erosi behar dituzten ordenagailuak. Gutxienez, ordenagailu bat behar da bi ikaslerentzat eta hau, ikastetxe askorentzat, izugarrizko aurrekontua da. Irakasleen ezagupen eza ere beste faktore bat da.

Irakasle askorentzat nahiko zaila izaten da ordenagailuak nola erabiltzen diren ikastea, prozesu horrek denbora asko behar duelakoz eta askotan ez dagoelako denborarik horrelako gauzak egiteko.
Arazo hauek saihesteko hainbat konponbide daude. Gobernuek, udaletxeak… diru laguntzak eman behar lituzkete honako gai honen-tzat, ordenagailuek ikasleen prestakuntzan izugarrizko garrantzia dutelako.

Bestetik azken urte hauetan ikastaro asko antolatzen ari dira irakasleentzat. Ez dira ikastaro oso luzeak (hamar egunetakoak) eta ordutegi egokiak jartzen dituzte irakasleentzat. Modu honetan denetarik pixka bat ikasten dute (word, excel, power point, internet…). Beraiek ikasi guri irakasteko.

http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/05/22/sociedad/nafarroa/d22naf16.1255333.php

No hay comentarios: